CastellanoEuskeraEnglish

KROMIren banaketa esklusiban egiten dugu Euskal Herrian

Mekanizazio enpresen edo zikloan mekanizatua duten enpresen arazo handienetako bat prozesu eta makinetan erabilitako tresnak kontrolatzea eta kudeatzea da.

Horregatik guztiagatik Olaberria Gestión, S.L. enpresak biltegiak kudeatzeko eta kontrolatzeko sistemak eta enpresak aztertu zituen Europako merkatuan. Lan horri esker, Alemaniako KROMI Logistics enpresarekin harremanetan jarri ginen, eta gaur egun, banatzaile bakarrak gara Euskal Herrian.

Sistema horren bidez, funtsean, euskarrian zer tresna jarriko diren, urteko gutxi gorabeherako kopurua eta txanda edo aldi bakoitzean entrega arintasunez kudeatzeko eta euskarrian beharko den materiala jartzeko zenbat beharko diren zehaztean datza.

Hartarako guztirako euskarria ordenagailu batera konektatuta dago eta ordenagailu hori Hanburgoko (Alemania) KROMI Logistics enpresaren zentralera. Horrela, munduko herrialde desberdinetan dituen makinen egoera etengabe aztertzen du. Han, beharko diren kopuruak finkatzen dira, herrialde bakoitzaren entrega denbora eta euskarrian jartzeko denbora kontuan hartuz. Kopuru horiek behera egiten dutenean, alarmak jotzen du eta automatikoki eskaera egiten da Hanburgoko (Alemania) biltegi nagusira, materiala bidal dezan. Helmugako herrialdera heltzen denean, euskarri bakoitzaz arduratzen den teknikariak materiala hartu eta kokatzen du.

Langile bakoitzak enpresara sartzeko duen txartela erabiltzen du euskarrira joateko. Hor, behar izango dituen tresnak hartuko ditu, eguneko edo gaueko edozein ordutan eta urteko 365 egunetan. Horrela, bezeroa ez da kezkatzen tresnaren kudeaketaz eta kontrolaz, ordenagailuaren bidez ikus dezakeelako Hanburgoko (Alemania) zentralak duen informazioa, tresna kopuruari nahiz langileei edo erabili diren makinei buruzkoa. Informazio gehiago nahi izanez gero, web orri honetan sar zaitezkete: http://www.kromi.de.