CastellanoEuskeraEnglish

Aholkularitza

Hainbat tamainatako eremuko zenbait enpresen egoera aztertu genuen, eta mekanizazio-prozesu baten beharrak finkatzerako orduan (denborei, lokailuei, tresnei, abiadurei, makinei eta bestelakoei dagokienez) azterketak egiteko eta erabakia hartzeko zerbitzu bat eskaini behar zela ohartu ginen.

Olaberria Gestión, S.L. enpresak zerbitzu hori eskaintzen dio datu horiek ezagutu nahi dituen eta langile egokiak ez dituen bezeroari. Halaber, zerbitzu oso interesgarria da hartarako sail bat izan arren zerbitzua azpikontratatu nahi duten enpresa handietarako.

Olaberria Gestión, S.L. enpresak mekanizazio-prozesuaren faseen tresnak, abiadura eta denborak finkatzen ditu bezeroak dituen piezen, makinen eta lokailu sistemen mekanizazioaren planoak erabiliz.

Bezero izan daitezkeenek emandako informazioen konfidentzialtasunaren indarreko arauak betez, Contratos de Confidencialidad sinatzen ditugu.

Gardentasuna handitzen da ekoizpenean

Doitasunezko tresnen merkatua gero eta konplexuagoa da, eta horren arrazoia ez da nazioarteko lehia gero eta handiagoa dela bakarrik. Oro har, enpresa gehienen egoerak aukera handia ematen du tresnen kudeaketa moderno eta eraginkorragoa egiteko.

Logistika zerbitzu moduan

Lehen, tresnei dagokienez, teknologia eta ingeniaritza ziren garrantzitsuenak; gaur egun, erosketa eta logistika dira konpondu beharreko arazoak. Hori guztia kontuan hartuz, Olaberría Gestión SL enpresan ez dugu tresnen teknika eta enpresan duten antolaketa aukeratzen bakarrik; fabrikatzaileei eta hornitzaileei erosteko kudeaketaz ere arduratzen gara.

Ezaugarriak:

  • Enpresa-negozioaren oinarriari erreparatzea
  • Tresnen hornitzaileak ez du zerikusirik fabrikatzaileekin
  • Aholkularitza-zerbitzuen aukera zabala
  • Ebakitzeko eta mekanizatzeko tresnetan espezialistak
  • Harreman sendoak, egonkorrak eta epe luzerakoak
  • Eskalako ekonomia-eredua
  • Talde profesional eskarmentuduna
  • Nazioarteko orientazioa