CastellanoEuskeraEnglish

Historia

Industria-horniduran lan egiten zuen bost pertsonako talde bat beharrezko arreta ematen ari ez zitzaion merkatu-zoko bat zegoela konturatu zen 2007. urtean zehar. Hain zuzen, mekanizazio-enpresen partidarik garrantzitsuenetakoa zen: hainbat mekanizazio-prozesuetarako beharrezkoak diren tresnen kudeaketa integrala.

Abiapuntu horretatik, Euskal Herriko eta batez ere Gipuzkoako industria-egituran hain zehatza eta garrantzitsua den sektore horretako enpresekin lankidetzan aritzeko zenbait modu aztertuz joan ziren. Enpresek kanpoko enpresa baten laguntza, aholkularitza eta bitartekoak izatea zen, haien xede tekniko nahiz ekonomikoak asetzeko.

Horrela sortu zen Olaberria Gestión, S.L., enpresa. Enpresa gaztea da, baina eskarmentu tekniko nahiz komertzial handia du salmentetan, biltegien kudeaketan eta ebakitzeko tresnen arazoei irtenbideak ematen.